Metal Garrasia 135! Thy Art Is Murder eta Hotzikara!

thy art is murderGaurko saioa Deathcore proposamen potente batekin irekitzen du Dyerthek, Australiako Thy Art Is Murder taldearekin. Polemika sortu du Australian aurten kaleratu duten Holy War izeneko lanak erlijioaren aurkako mezuak direla eta, baina hori alde batera utzita musikari helduko diogu, lanaren izen bereko abestia entzunda, “Holy War“. Erdiko tartean Asteko Nobedadeekin jarraituko dugu. hotzikaraAmaitzeko, Euskal Metala eta Metal Librea elkartuko ditu Brutalek Hotzikara taldearen eskutik. Iaz hasi ziren bigarren estudioko lana prestatzen baina atzerapen ezberdinak jasan dituzte masterizazioan zein taldekideen eginbehar profesionalengatik, eta 2015eko apirilean argia ikusi du azkenik, II izenarekin. bandcampen aurkitu dezakezuen lan hau hobeto ezagutzeko “Heldu” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan Nekez-en “Lokatzetako Igela“, Manegarm-en “Odin Owns Ye All“, Hatesphere-en “Lines Crossed Lives Lost“, Devil You Know-ren “Eye of the Tiger” eta Autopsy-ren “Waiting For The Screams” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-135-thy-art-is-murder-eta_md_9578887_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 66! The Stranded, Asteko Nobedadeak eta Marker Beacon!

The StrandedDenboraldiko azken saioan death melodikoa ekarriko dugu hasteko Italiatik datorren The Stranded taldearen eskutik. Disarmonia Mundi taldeko Ettore Rigotti eta Claudio Ravinale-k sortutako talde paraleloa dago, iaz kaleratu zuen oraingoz duen lan bakarra Survivalism Boulevard izenekoa da, eta bertatik ‘Blood Like Gasoline‘ izeneko abestia entzungo dugu. Tartean asteko nobedadeen tartea izango dugu, Queensr├┐che, Deeds Of Flesh, Mouth Of The Architect, August Burns Red, Havok eta Facebreaker taldeen azkeneko materialarekin. Amaitzeko Metal Librea tartearekin joango gara, non Marker Beacon frantsesak ezagutuko dituguMarker Beacon, heavy klasikoa proposatzen digute, Irabazteko Asmorik Gabeko Erakundea bilakatzen diren bitartean. Duela egun gutxi Dead Frequencies izena daraman lan berria aurkeztu dute, eta bertatik “Time to time” izango da entzungo duguna. Gainerakoan Draugr-en “Legio Linteata“, Powerwolf-en “Amen and attack!“, Manegarm-en “Sons of war“, Dawn Of Tears-en “Present of guilt” eta White Comic-en “This ain’t the end of me” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-66-the-stranded-asteko-nobedadeak-eta_md_2154309_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!