Metal Garrasia 187! 2. Mundu Gerra Sabatonekin eta metal Mexikarra!

Denboraldiko azken saio honetan 2. Mundu Gerrari buruzko tartearekin samaituko du Brutal jaunak, beti ere Sabaton suediarrekin soinu banda moduan. Dyerthek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraituko du, beste bi proposamen interesgarriekin. Gainerakoan, Iced Earth-en “Clear the Way”, Tombs-en “November Wolves”, Black yet full of stars-en “Every great man’s ghost”, Leprous-en “From the flame” eta Anthriel-en “Under burning skies” abestiak entzun ahalko ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 177! Disko Kontzeptual frikiak eta Dyerth-en Guatemalako historioa!

R-2178594-1351699606-1391.jpegGaurko saioan disko kontzeptualen munduan sartuko da Brutal Jauna, gai nahiko frikiak dauzkaten hiru lan proposatuz, baina denak oso entzungarriak (noski). CC_2392946_prejuicios_musicales_sin_fundamentoDyerth-ek bere aldetik metala oraindik inguratzen dituzten aurreiritziak eta ezjakintasuna erakusten dituen gertakizun bat ekarriko digu, 2015ean Guatemalan gertatutakoa. Gainerakoan, Darkest Hour-en “Knife in the safe room“, Reversed & Reflected-en “Setbacks“, Guilles-en “Enraged“, Huts-en “Entzun” eta Mastodon-en “Show Yourself” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 167! Animazio japoniarrari buruzko saio berezia!

7d558a51f41abe8750a51b5216eea5adbe292124_hqSaio berezia dakarkigu gaurkoan, eta bertan animazio japoniarrean aurki ditzakegun telesai interesgarriei buruz mintzatuko gara, noski, soinu banda metalero potentea dutenaz soilik.

Deskargatu

Metal Garrasia 166! Antzinako Erroma eta Rob Halford heavy metaletik kanpo!

aa38dca412bee27499cebb6542061d5aGaurko saioa hasteko Brutal antzinako kulturetara eramango gaitu berriz ere, oraingoan antzinako Erromara; honen sorrera eta lehen garaian suertatu ziren gertaera garrantzitxuenak ikusiko ditugu, horri buruz mintzatzen diren metal abestiez barne. aayqoop_700bAmaitzeko Dyerth-ek Famatuak eta Metala tartea moldatuko du Rob Halford-ek heavy metaletik at izan dituen flirteoekin. Gainera Aversions Crown-en “Ophiophagy“, Half Hearted-en “Terrified“, The Descent-en “The Covent of Rats“, Charred Walls of the Damned-en “The Soulless” eta Eternal Idol-en “Another Night Comes” izango ditugu.

  Deskargatu

Metal Garrasia 164! Bikingoak eta metala Iran-en!

df4d1db9e1635203115d41f8bbfd6ccdSaio honetan Brutal jauna aurrekoaren einetik jarraituko du eta oraingoan herri bikingoen historia eta kultura urbilduko digu horri buruz hitz egiten duten metal abestiez lagunduta. 1455725247133Bigarren zatian Dyerth-ek Metaleroak Munduak tartea berreskuratuko du, generoak Iran-en bizi duen egoera gogorraz mintzatzeko, eta bertatik bizpairu talde interesgarri entzungo ditugu. Gainontzekoan Diabulus in Musica-ren “Earthly Illusions“, Holycide-ren “Annihilate… Then Ask!“, Verdugo-ren “Hijo de Puta“, Dunedain-en “Legado” eta Superjoint-en “Caught Up In The Gears Of Application” entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 162! Abesti ez metaleroen bertsio metaleroak!

metalcoversmainGaurko saioan atseden bat emango dizuegu eta alde batera utziko ditugu tarte txapa eta tarte txorrak, bertsioen saio berezi bat egiteko. Horretarako, abesti ez metaleroen bertsio metaleroak bilatu ditugu, non taldea bere eremuetara eramaten dituzte genero guztietako abesti famatu ezberdinak.

Deskargatu

Metal Garrasia 142! Dentera eta Lupara The Widowmaker!

denteraSaio honetan ere Euskal Metalarekin etorriko zaigu Brutal jauna, kasu honetan Dentera altsasuarrekin. Proiektu paralelo bezela hasi ondoren laister hasi ziren abesti propioak sortzen gazteleraz zein euskeraz. Aurten aurkeztu diguten abestiarekin badirudi aldaketa bat emango dutela estiloan, Eskal Heavy Metal klasikora hurbilduz; kuriositatez bete gaituen abestia entzungo dugu, “Kontuan Hartu” izenekoa. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu, eta lupara the widowmakeramaitzeko Death Metalarekin dator Dyerth, Hungarian zegoela ezagutu zuen talde txekiar batekin, Pragako Lupara: The Widowmaker. Mafian Death Metal bezela deskribatzen dute euren musika abestien tematika dela eta; “Way of Blood” abestia entzungo dugu adibide moduan. Gainerakoan, Necronomicon-en “Unification of the Four Pillars“, Unguided-en “Enraged“, Textures-en “Shaping A Single Grain Of Sand“, Circus Maximus-en “Havoc” eta Killswitch Engage-en “Hate By Design” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 141! Pokolgep eta Eraso!

eraso!Gaurko saioari ekiteko Euskal Metala ekarriko digu Brutal jaunak, zarauzko Eraso! taldearekin. Talde mitikoak 20. urteurrena ospatu berri du, Kaiolatik Ihes lan berriko aurrerapen abestia kaleratuz, saioan entzuteko aukera izango duguna, “Sua.Herra.Mina” izenekoa. Erdiko tartean Asteko nobedadeak izango ditugu, Metal progresiboa, Metalcorea, Death Metala eta Black Metal tartekatuz. PokolgepAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia Han tarte kuttuna berreskuratzen du Dyerth-ek, Hungariako Pokolgep talde historikoarekin. Heavy Metalaren aitzindari hauek bizirik jarraitzen dute, eta Metalbomba deituriko 12. estudioko lanarekin datoz, honakoa bezelako temazoekin, “Az Álarc Lehull” (Mozorroa/Maskara eroriko da). Gainerakoan, Amon Amarth-en “First Kill“, Last in Line-en “Starmaker“, Serenity-ren “Iniquity” eta Fleshgod Apocalypse-ren “Gravity” temazoak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 140! Oceans Red eta Elffor!

oceans redGaurko saioa Metalcorearekin hasiko du Dyerthek, Horretarako Ukrania aldera hurbilduz, bertan sortu baizen Oceans Red proiektua, Make Me Famous talde aitzidariko kide ohiekin. Proiektuak aldaketa bat bilatu zuen Joel Holmqvist abeslariaren eskutik, eta metalcoretik haratago doan proposamen interesgarria aurkezten digu Anevidence lan berrian; Horren adibide “The Death Round” izeneko temazo hau. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutalen eskutik, eta jarraian elfforEuskal Metal proposamen interesgarri batekin etorriko zaigu. Elffor one man band bat da, Numen eta Suffering Down taldeetan aritutako EOL-ek sortua 1995ean. Black Metal Sinfoniko bezela deitua da, eta elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu. Buruzagi Ilunaren Bilduma izeneko lana kaleratu zuen iaz, eta bertako abesti baten zati bat entzungo dugu (Ez baititugu 15 minutu osorik jartzeko), “Gaua” izenekoa. Gainerakoan, Avantasia-ren “Ghostlights“, Vendetta FM-ren “Hombre Nuevo“, Votum-en “Satellite” eta Entombed A.D.-ren “Midas In Reverse” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 139! Guns N’Roses eta Crystal Lake!

gunsandrosesGaurko saioari Metal Eroak tartearekin ekingo dio Brutal jaunak, Guns N’Roses taldearen bateratzea dela eta; Axl Rose, Slash eta besteek taldearen urte gorenetan utzitako anekdota barregarri eta bitxienak errepasatuko ditugu bertan. Erdiko tarterako asteko nobedadeekin joango gara, beti bezela estilo aniztasun andiarekin, eta nola ez, Black Metal proposamen batekin. crystal lakeAmaitzeko, Metalcore proposamen bat dakar Dyerth-ek, azkenaldian nahiko ahaztua geneukan herrialde batetik, Japoniatik hain zuzen ere. Crystal Lake du izena proiektuak, eta The Sign izeneko hirugarren estudioko lana kaleratu zuten 2015eko amaiera aldera. Abesti interesgarriz osatuko lana dugu, horren adibide entzungo dugun abestia, “Mercury”. Gainerakoan, Megadeth-en “Dystopia”, Resurrection Kings-en “Path of Love”, Abbath-en “Ashes Of The Damned”,Anthrax-en “Breathing Lightning” eta Mysterika-ren “Trozos de papel” abestiak izango ditugu.

 

Deskargatu