DescripciĆ³n de Metal Garrasia 190! Kristautasuna Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.1!

Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara metal proposamen bila, Kreta irlara hain zuzen ere. Gainerakoan, Helloween-en “Pumpkins United”, Didar-en “Entzun”, Suru-ren “Into the Grave” eta Damned Ritual-en “Scum” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 57! Aste santuko saio berezia!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 57. saioa ostiral santuan izanik, saio berezia izango dugu non White Metal taldeak aurkeztuko ditugun. Hasteko Manafest rapero kanadiarra izango dugu bere rap rock proposamenarekin, baina “No plan B” abestian Crossfaith metalcore talde Japoniarreko Koie abeslairekin batera dator nahasketa interesgarria proposatuz. Bestetik The Showdown taldea dugu; hego-estatu batuetakoak izanik southern metalaren ikutu argiak ditu bere musikak, eta azken urteetan beren estiloa gogortu dutenak. Hauen “The man named Hell” abestia izango dugu. Tartean, Azken Geltokia irratsaioko kideak izango ditugu, eta beren saioari buruz mintzatzeko aukera emango diegu. Bestelakoan, As I Lay Dying-en “Parallels“, The Devil Wears Prada-ren “Hey John what’s your name again“, 12 Stones-en “Anthem for the Urderdog“, Pillar-en “Fireproof” eta PODren “Alive” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-57_md_1908045_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Stay evil!