Descripción de Metal Garrasia 172! Japoniar kultura, Metalucifer eta Sabbat!

metalucifer_metalfinal_jantoniosrGaurko saioan Japonia izango dugu ardatz moduan. Lehenik Brutal-ek kultura interesgarri honen inguruan hitz egingo gaitu, eta Dyerth-ek Metala Non Metal Garrasia Han tartea berreskuratzen du 580_photoMetalucifer eta Sabbat proiektuak aurkezteko. Gezol musikaria dute komunean, tipo bitxia, entzun ahal izango duzuen moduan. Gainerakoan Ithilien-en “Blindfolded“, Souls-en “Descent“, Yggdrassil-en “Yuletide” eta Blast Wave-ren “Destrucción” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 155! Atreides eta Myrath

atreidesDenboraldiko azken aurreko saioa azkena izango da denboraldi honetako formatu ohikoarekin. Hasteko Power Metal talde gazte bat elkarriko digu Dyerth-ek Galiziatik, Vigo-tik hain zuzen ere, Atreides izenekoa. Warcry edota Avalanch-en ondorengoa hartzeko prest ematen dute; lan berria patxadarekin prestatzen ari dira, baina bertan aurkituko dugun aurrerapen abestietako bat entzungo dugu, “Penitencia” izenekoa, non estilo ezberdinetako influentziak nabariak diren, batez ere Thrash Metalekoak. Eŕdiko tartean efemerideekin dator Brutal, eta amaitzeko myrathMetala Non Metal Garrasia Han tartearekin jarraitzen du proposamen interesgarri batekin, Myrath franko tunisiarrak. Laugarren estudioko lan luzearekin datoz, Legacy izenekoa, oso entzungarria eta metal eta doinu arabiarren nahasketa ezinhobearekin; horren adibide dugu “Believer” lukainka. Gainerakoan, Despised Icon-en “The Aftermath“, Widow-en “Wisdom“, Whitechapel-en “Mark of the Blade“, Dawn of Disease-en “The Sky Is Empty” eta Aktaion-en “Candid Flow of the Shrapnel Dust” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 141! Pokolgep eta Eraso!

eraso!Gaurko saioari ekiteko Euskal Metala ekarriko digu Brutal jaunak, zarauzko Eraso! taldearekin. Talde mitikoak 20. urteurrena ospatu berri du, Kaiolatik Ihes lan berriko aurrerapen abestia kaleratuz, saioan entzuteko aukera izango duguna, “Sua.Herra.Mina” izenekoa. Erdiko tartean Asteko nobedadeak izango ditugu, Metal progresiboa, Metalcorea, Death Metala eta Black Metal tartekatuz. PokolgepAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia Han tarte kuttuna berreskuratzen du Dyerth-ek, Hungariako Pokolgep talde historikoarekin. Heavy Metalaren aitzindari hauek bizirik jarraitzen dute, eta Metalbomba deituriko 12. estudioko lanarekin datoz, honakoa bezelako temazoekin, “Az Álarc Lehull” (Mozorroa/Maskara eroriko da). Gainerakoan, Amon Amarth-en “First Kill“, Last in Line-en “Starmaker“, Serenity-ren “Iniquity” eta Fleshgod Apocalypse-ren “Gravity” temazoak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 133! Nine Treasures eta Deafhaven!

nine treasuresGaurko saioa berriz ere Metala non, Metal Garrasia han tartearekin hasiko dugu, baina kasu honetan hare eta urrunago eramango gaitu Dyerth-ek, Mongoliaren azpian aurkitzen den Barne Mongolia izeneko probintzia txinatarrera; bertan aurkitzen dugu Nine Treasures taldea, Folk Mongoliarra eta Metala nahasten dituena emaitza harrigarria eta interesgarria lortuz. 2013an kaleratu zuten bigarren estudioko laneko abesti bat entzungo dugu ideia argiago bat egiteko, “Sonsii” izenekoa. Erdiko tartean udari begiratzeari utzi eta asteko nobedadeetan zentratuko gara. deafhavenAmaitzeko bere tarte kuttuna berreskuratzen du Brutalek, Metal Librea, San Frantziskoko Deafhaven taldearekin. Blackgaze estiloa proposatzen dute, shoegaze eta black metalaren arteko nahasketa; Aurten New Bermuda izeneko lana kaleratu dute, baina ez da lizentzia librepean atera, beraz tarte honetarako egokiagoa den iaz kaleratutako singlea entzungo dugu, “From the Kettle Onto the Coil” izenekoa. Gainerakoan, Mago de Oz-en “La Cruz de Santiago“, Drakken-en “Winter“, Mutant-en “Alcione” eta Upon A Burning Body-ren “Scars” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-133-nine-treasures-eta-deafhaven_md_9492195_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 132! Kalevala eta Flattened Frogs Massacre!

kalevalaGaurkoan Metala non, Metal Garrasia han tartean Kalevala taldea izango dugu; Errusiarrek folk metala errusiar kondairekin nahasten dute, gaitak, txiribituak eta hurdy-gurdy-ak bere soinuarekin nahastuz. “Gde Tvoya Nochevala Pechal” abestia horren adibide argia dugu. Erdiko tartean udako disko garrantzitsuenen azken errepasoa izango dugu, Amorphis, Symphony X eta Hate Eternal taldeen berrienarekin. flattened frogs massacreAmaitzeko, Euskal Metalean Urnietako Flattened Frogs Massacre deathcore talde gaztea izango dugu. Iaz kaleratu zuten estreineko lan luzeko abesti bat entzungo dugu, beatdown-a erritmo melodikoekin tartekatzen duena, “Erbesteratzera Behartuak” izenekoa. Gainerakoan, Dark Moor-en “Gabriel“, Ekram-en “Breakaway“, Overdry-en “Hoy Como Ayer“, Sakeo-ren “Piztiaren Semea” eta Black Tide-en “Angel in the Dark” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-132-kalevala-eta-flattened-frogs-massacre_md_9492118_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 107! Vicky Polard eta Seven Against!

borrarUrteko azken saio hau Metal Librea tartearekin hasten dugu, bertan Vicky Polard galiziarren proposamena entzungo dugu azken diska adibide bezala hartuz. Hau crowfunding proiektu bati esker ateratako proiektua dugu, galizieraz abestua eta grunge eta rock doinuak metal ikutuekin nahasten dituzte “Si, il vio, verlo, usconi” abestian entzun dezakegun bezala. Tartean joanden astean ospatutako kontzertua izango da gai nagusia, Tyr, Korpiklaani eta Sabaton izanik protagonistak. Hauen kronika txiki bat egingo dugu, bertan entzun genituen abesti batzuk partekatzen ditugun bitartean. borrarAmaitzeko Metalternatiboa tartean Seven Against finlandiarrak izango ditugu. 2008an sortutako proiektu honek rock ikutuak dituen metal alternatiboa ekartzen digu. Hiru demo grabatu ondoren lehen lan luzea kaleratu dute pasa den azaroan, Beneath The Shell izenekoa; Bertatik “Hollow State of Mine” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Bloody Brotherhood-en “The Awakening“, Angelus Apatrida-ren “End Man“, Dark Funeral-en “Nail Them to the Cross” eta Sobieht-en “Esnatu” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-107-vicky-polard-eta-seven-against_md_3880743_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 92! Rise Of The Northstar, Rice And Beans eta Asteko Nobedadeak!

ROTNSGaurko saioan Metalternatiboa tartearekin hasiko gara, non Rise Of The Northstar paristarrak izango ditugu; Orain arte bi EP kaleratu dituzte eta aurten lehen diska espero da. Hardcore, Rap edo metalcorea beren soinuan nahastuz “Welcame (Furyo State Of Mind)” entzungo dugu. Tartean asteko nobedadeak izango ditugu; Bertan Vallenfyre, Stille Volk, Necrodeath, Medusa’s Child eta Hour Of Penance taldeen berriena entzungo dugu. rice_and_beansAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia han tartean Kubaraino joango gara Rice And Beans taldea egiteko. 1998an sortu zen numetal talde honek Green Toy izeneko EPa kaleratu berri du, eta bertatik “Who I am” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Sabaton-en “Resist & Bite“, Dawn of Maya-ren “Everest“, Noctem-en “Halo of Repugnance“, Killer Be Killed-en “Face Down” eta Death Angel-en “The Dream Calls for Blood” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-92-rise-of-the-northstar-rice_md_3105126_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 86! Skein, Illogicals eta asteko nobedadeak!

skeinGaurko Metal Garrasiarekin hasteko Metal Librea tartearekin jarraituko du Brutalek. Bertan Skein taldeari buruz harituko gara. Finlandiarrak dira eta metal alternatiboan mugitzen dira; aurten lehen diskoa kaleratu dute, Of wings unfolding izenekoa, bere estilo bereziaren erakusgarri dena, “Lanva” abestian ikus dezakegun bezala. Tartean, asteko nobedadeak izango ditugu, eta bertan Hardcore Anal Hydrogen, RPWL, Austrian Death Machine, Dimholt eta Lost Society taldeen berriena entzuteko aukera izango dugu. illogicalsAmaitzeko, Dyerth-ek bere beste tarte kuttunetako bat berreskuratuko du Dyerth-ek, Metala non, Metal Garrasia han tartea; Horretarako greziara joango gara, 2011an Claus Bisbiki eta Nikitas Agapiou-k sortutako Illogicals izeneko proiektua ezagutzeko. Αρχή του τέλους(Amaieraren hasiera) izeneko EPa kaleratu dute berriki eta bertatik “Οι πύλες της αντίληψης(Pertzepzioaren ateak)” entzungo dugu. Gainerakoan, Gamma Ray-ren “Hellbent“, Five Finger Death Punch-en “The House Of The Rising Sun“, Sonata Artica-ren “Cloud Factory“, Corey Taylor-en “Rainbow in the Dark” eta Hellyeah-ren “Sangre por Sangre” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-86-skein-illogicals-eta-asteko-nobedadeak_md_2975257_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 68! Turmion Kätilöt, Hard is the Rock jaialdia eta Embersland!

turmion Gaurko saioari Metala Non Metal Garrasia Han tartearekin ekingo diogu, eta horretarako finlandiara joango gara Turmion Kätilöt taldea aurkezteko; bere bosgarren lanetik “Antaa Palaa” izeneko abestia entzungo dugu. Ondoren bihar Tunk! aretoan ospatuko den Hard is The Rock jaialdiaren II. edizioa izango dugu aipagai; bertan bilduko dira Innput, Last Chance to say Goodbye, Overloud, Hiverland eta Tainted Nation taldeak. emberslandAzken txanparako utziko dugu Metalternatiboa tartea, nun beste behin definitzen zaila suertatzen den talde bat izango dugu, Bartzelonatik datorren Embersland izeneko taldea. Sunrise izeneko aurkezpen lanetik “Why” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Su Ta Gar-en “Zure baitan“, Korn-en “Paranoid and aroused“, Motorhead-en “Queen of the damned“, Trivium-en “Vengance falls” eta Hallestorm-en “Shoot to thrill” abestiaren cover-a izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-68-turmion-katilot-hard-is-the_md_2442423_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Metal Garrasia 64! Slapshock, Hok-key eta asteko nobedadeak!

SlapshockGaurko saioan Metala non Metal Garrasia Han tartearekin ekingo diogu, eta horretarako Filipinetaraino oango gara Slapshock izeneko taldea ekartzeko. Rap metala, Nu metala eta metalcorea nahasten dituen talde hau tagaloz abesturiko “Ngayon Na” abestiaren bidez deskubrituko duguñ, Kinse Kalibre taldearen zazpigarren lanetik ateratakoa. Asteko nobedadeetan, Jorn, Chalice of Doom, Black Sabath, The Black Dahlia Murder eta Dimension F3H-ren berriena izango dugu aipagai.Hok-Key
Jarraitzeko Metal Librea Brutalen tarte kuttuna bueltan dugu Bielorrusiako Hok-Key talde esperimentalarekin. Iaz kaleratu zuten R.I.P. izeneko lanetik izen bereko abestia entzungo dugu. Gainerakoan, El Reno Renardo-ren “Orcos de Mordor“, Kitsune Art-en “Puppets“, Sirenia-ren “Seven widows weep“, Amon Amarth-en “Twilight of the thunder god” eta Nao-ren “Heroes da Resistencia“.

Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

“Gustatzen zait” bat jartzea ez du ezer kostatzen 😛