Metal Garrasia 214!

Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen “Deities of War” proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en “Sverðið“, Soulfly-ren “Ritual“, Amaranthe-ren “365“, Shining-en “Animal“, Arion-en “At the Break of Dawn“, All That Remains-en “Wasteland” eta The Wizard-en “The Age of Man” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Advertisements

Metal Garrasia 138! Polygon eta Childrain!

polygonGaurko saioa bere tarte kuttunarekin irekitzen du beste behin Brutal jaunak, Metal Librea noski, non Ipar Karolinako Polygon taldea ezagutzeko aukera izango dugu. Metal alternatibo bezela deskribatu daiteke nahiz eta progresibo, djent edo nu metal ikutuak argi antzeman daitezkeen. Apeirogon izeneko maxisinglea kaleratu dute 2015ean, eta bertatik “Singularity” izeneko abestia entzungo dugu. Jarraian grabatzen dugun asteko efemeride batzuk aipatuko ditugu, childrainçeta amaitzeko Euskal Metalararekin joango gara, Childrain gasteiztarren eskutik. Metal eszenan leku bat egitea lortu dute beren lanen kalitateari esker, eta bide beretik doaz Matheria izeneko lanarekin. Entzutea merezi duen lana honakoa, eta horren adibide “The Farewell Parade” izeneko abesti puska hau. Gainerakoan, Skálmöld-en “Að Vetri“, Orpheus Omega-ren “Tomorrow’s Fiends and Yesterday’s Ghosts“, Lionheart-en “Pain“, Powerman 5000-ren “Invade Destroy Repeat” eta Melmak-en “Abyss” abestiak izango ditugu.

Deskargatu