Metal Garrasia 199! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.6 eta inteligentzia artifizialak metalean!

Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en “Like Orpheus”, Loudness-en “I’m Still Alive”, Monolithe-en “Coil Shaped Volutions” eta Herabe-ren “Zure Ahotsan Badago” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 198! Stephen King Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.5!

Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi taldearen eskutik. Gaurkoan Italiara hurbiltzea egokitzen zaio, Milan hirira hain zuzen ere. Gainerakoan, Dalriada-ren “Búsirató”, Tengger Cavalry-ren “Cian Bi”, Arkona-ren “Shtorm” eta Lechery-ren “Rule The World” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 197! Nikaraguako metal proposamenak eta Iron Maiden zientzia fikzioan!

Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en “A Wolf in my Heart”, Avatar-en “A Statue Of The King”, Black Veil Brides-en “Wake Up” eta Bloodshot Dawn-en “Reanimation” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu