Metal Garrasia 218!

Metal musikaren hitzorudua hemen da berriz ere Euskal Irratietan. Gaurkoan honako proposamenak izango ditugu entzungai: Saüc-en “Lladre“, Einherjer-en “Mine Vapen Mine Ord“, Resolve-en “Carmela“, Psycroptic-en “We Were The Keepers“, Chariot-en “What Have We Become“, Kalidia-ren “Frozen Throne“, Emigrate-en “A Million Degrees“, Khous-en “Arnastu” eta Kudai-ren “Aamon“.

Deskargatu

Metal Garrasia 217!

Euskal Irratietako metal hitzordua bueltan da beste behin mota guztietako metal proposamenekin. Gaurkoan entzungai izango ditugu Saratoga-ren “Una vez fuimos heroes”, Fears Away-ren “Hygge”, Saboter-en “The temple of R´lyeh”, Sinbreed-en “Pale-Hearted”, Thy Art Is Murder-en “Death Perception”, In The Woods…-en “Empty Streets”, Lifelost-en “Sepulchral Vaul” eta Irkaia-ren “Hiritar”.

Deskargatu

Metal Garrasia 216!

Estilo orotako metal proposamenekin jarraitzen dugu beste behin Metal Garrasian. Gaurkoan ondorengo proposamenak izango ditugu entzungai: Sirenia-ren “Aerodyne“, Lost In Thought-en “Ascendance“, The Browning-en “Beyond Stone“, Cancer-en “Garrotte“, Mass Hysteria-ren “Reprendre mes espirits“, In Twilight´s Embrace-ren “Love to Hate“, Arsis-en “Tricking the Gods” eta Witherfall-en “Shadows“.

Deskargatu

Metal Garrasia 215!

Metal gehiagorekin jarraitzen dugu beste saio batez. Gaurkoan entzungai izango ditugu Haken-en “A cell divides“, Bullets of Misery-ren “Gvure Aitaren Etxea“, Striker-en “Head First“, While She Sleeps-en “Anti Social“, Into Eternity-ren “Sandstorm“, Architects-en “Royal Beggars“, Gorod-en “The Sentry” eta Opeth-en “Demon of the Fall“.

Deskargatu

Metal Garrasia 214!

Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen “Deities of War” proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en “Sverðið“, Soulfly-ren “Ritual“, Amaranthe-ren “365“, Shining-en “Animal“, Arion-en “At the Break of Dawn“, All That Remains-en “Wasteland” eta The Wizard-en “The Age of Man” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 213!

Gaurko saioan metal musika gehiagorekin gatoz. Beti bezala metalak eskaintzen dizkigun estilo ezberdinak partekatzen saiatzen gara, ahalik eta aukeraketa anitzena zabalduz. Gaurkoan honako proposamenak entzuteko aukera izango duzue: Brainstorm-en “The Pyre”, Deathhammer-en “Arrival“, Seventh Wonder-en “The everones“, Gamma Bomb-en “Give me leather“, Chthonic-en “Millennia´s Faith Undone“, Daron Malakian and Scars on Brodway-ren “Dictator” eta Muted-en “Mezua” Aiora Renteria-rekin batera.

<a href=”https://www.ivoox.com/metal-garrasia-213-audios-mp3_rf_30820601_1.html&#8221; title=”Metal Garrasia 213!”>Deskargatu</a>

Metal Garrasia 212!

Bueltan da Metal Garrasia inoiz baino metal musika gehiagorekin. Tarteak noizbehinka jartzen jarraituko dugu, baina musikari leku handiagoa ematea da ideia. Denboraldiko lehen saio honetan entzungai izango ditugu Orion´s Reign-en “Together We March” Tim “Ripper” Owens handiaren kolaborazioarekin, Monuments-en “A.W.O.L.“, Rise to Fall-en “In The Wrong Hands“, Leah-ren “Edge of Your Sword“, Disturbed-en “Open Your Eyes“, Axxis-en “Monster Hero“, Farmer Boys-en “Revolt” eta Valkyria-ren “Abatido“.

Deskargatu

Metal Garrasia 211! Mundu Kopa Metaleroaren final handia!

Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia). Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 210! Kalevala eta Mundu Kopa Metaleroa (5. zatia)!

Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere aldetik Mundu Kopa Metaleroko multzoei amaiera ematen die H multzoarekin; Maila beretsuko herrialdeak batu dira bertan futbolari dagokionez eta Metalean ere berdintsua gertatu da horietako hirurekin, Kolonbia, Japonia eta Poloniarekin, baina ezinezkoa izan da Senegaleko Metal proposamenik aurkitzea. Gainerakoan euskal proposamenak izango ditugu nagusi, The Broken Horizon-en “Oui”, Auritz-en “Nahi”, Sentimen Beltza-ren “Koloreak” eta Sabotaje-ren “Nunca Mas” abestiekin.

Deskargatu

Metal Garrasia 209! Mundu Kopa Metaleroa (4. zatia)!

Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroko kanporaketen azken aurreko aurkezpenarekin goaz. Brutal F multzoarekin datorkigu, Alemania, Hego Korea, Mexiko eta Suediako proposamenekin. Dyerth-ek bere aldetik G multzoa aurkezten digu, Belgika, Ingalaterra, Tunisia eta Panama-ko taldeeekin. Gainerakoan, Injector-en “Stone Prevails” eta Tremonti-ren “A Dying Machine” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu