Metal Garrasia 122! The Burial Chamber eta Bring Me The Horizon!

theburialchamberGaurko saioa Metal Librearekin hasten dugu, The Burial Chamber kataluniarrekin. 2011. urtean sortzen den taldea, eta lehen diskoa, Turbulent Circle, aurten kaleratu duena; kalitatezko metalcorea “Fuckingsaurus” abestian entzun dezakegun bezala. BringMeTheHorizon_MegaImage_D9gUvdy.jpg.600x375_q90Amaitzeko Dyerth-ek Metal Sixteen tartea ekartzen gaitu berriro, gaurkoan Bring Me the Horizon taldearekin. Hasieran deathcore soinuarekin hasi zirenak eta estiloa aldatzen joan den taldea denbora joan ala, gaur egun egiten duten estilo komertzialagora, “Drown” abestia adibide dugularik. Tartean efemerideak, eta Cains Offering-ren “Stormcrow“, Nightrage-ren “The puritan“, Halloween-en “Battle’s Won“, Paradise Lost-en “No hope in sight” eta Carnivorous Voracity-ren “Secularize” abestiak izango ditugu.
http://www.ivoox.com/metal-garrasia-122-the-burial-chamber-eta-bring_md_4520642_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrsia 23 on the go!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 23. saio honetan Framtic Amber taldekoen “Bleeding Sanity”-rekin irekitzen dugu. FolkStone italiarren folk-metala ezagutuko dugu; segituan Paradise Lost gotikoen azken singlearekin jarraituko dugu. Amaitzeko, gertuko hiru banda izango ditugu: Rosa de la Cruz abeslari ederrak gidatzen duen Ankor kataluniarrek kaleratu duten lehen disko luzea aurkezten digute, Steel Puppets bilbotarren lana ezagutuko dugu Nerea entzulearen eskakizun bezala eta Mendeku Itsua taldearen “Trajedun munstroak” abestia izango dugu. Bonus track bezala Rage alemaniarren azken laneko singlea 🙂

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-23_md_1141412_1.mp3″ Fuckng download it motherfckers!!

Eskerrik asko entzuten gaituzunoi, batez ere zuzenean egiten duzunon Nerea, Izaro, Miren, Joseba, etab.